Etxebizitzen diseinua
Bizi dituztenentzat pentsatutako etxebizitzak diseinatzen ditugu, zure etxea espazio bat baino askoz gehiago delako: egunero zure bizitza hasten den tokia delako.
AB Estudioan zurekin elkarlanean aritzen gara espazio horiek etxe funtzional, orekatu eta nortasun propiodun bihurtzeko. Zure isla diren etxebizitzak diseinatzen ditugu, harrera egiten dizutenak eta zuregana egokitzen direnak, zure beharrak konponbide bilakatuz, eta espazioak esperientzia.

Nolako proiektuak egiten ditugu?
- Erreforma integralak
Etxebizitzak erabat birdiseinatzen ditugu: banaketak, instalazioak, materialak eta akaberak. Zure bizimodura egokitutako erabateko aldaketa. - Erreforma partzialak
Esku-hartzeak puntualak (sukaldea, bainugela, eguneko eremua…), zure etxearen funtzionaltasuna hobetzeko eta estiloa eguneratzeko, obra osoa egin beharrik gabe. - Birgaitzeak
Etxebizitza zaharrak berreskuratzen ditugu, bai pisuak bai baserriak, haien esentzia errespetatuz, eraginkortasuna hobetuz eta egungo beharretara egokituz. - Obra berriko birbanaketa eta barne diseinua
Etxebizitza bat eraikitze prozesuan badaukazu, banaketa birpentsatzen, akaberak pertsonalizatzen eta identitate propioa duen barrualdea sortzen lagun diezazukegu.
Gainera, nahi izanez gero, barne-diseinua eta dekorazio-aholkularitza ere eskaintzen ditugu: material hautaketa, kolore-paleta, altzariak eta argiztapena, xehetasun guztiak zainduz, dena bat etor dadin.
Nolako proiektuak egiten ditugu?
- Erreforma integralak
Etxebizitzak erabat birdiseinatzen ditugu: banaketak, instalazioak, materialak eta akaberak. Zure bizimodura egokitutako erabateko aldaketa. - Erreforma partzialak
Esku-hartzeak puntualak (sukaldea, bainugela, eguneko eremua…), zure etxearen funtzionaltasuna hobetzeko eta estiloa eguneratzeko, obra osoa egin beharrik gabe. - Birgaitzeak
Etxebizitza zaharrak berreskuratzen ditugu, bai pisuak bai baserriak, haien esentzia errespetatuz, eraginkortasuna hobetuz eta egungo beharretara egokituz. - Obra berriko birbanaketa eta barne diseinua
Etxebizitza bat eraikitze prozesuan badaukazu, banaketa birpentsatzen, akaberak pertsonalizatzen eta identitate propioa duen barrualdea sortzen lagun diezazukegu.
Etxebizitza bakoitza berriro hasten den istorio bat da.
Ondo pentsaturiko espazio eroso eta funtzionaletan sinesten dugu, hasiera berriak dakartzatenak eta lasaitasunez bizitzen direnak.
Ondo pentsaturiko espazio eroso eta funtzionaletan sinesten dugu, hasiera berriak dakartzatenak eta lasaitasunez bizitzen direnak.
Gure lan egiteko modua entzuteko gaitasunean, funtzionaltasunean eta diseinu neurtuan oinarritzen da, estetika eroso, natural eta neurrigabekeriarik gabe. Itxura ona ez ezik, bizipen ona ere eskaintzen duten etxeak diseinatzen ditugu.
Nola lan egiten dugun
01 Beharren analisia
Abiapuntua zure egoera eta helburuak ulertzea da. Zurekin hitz egin dugu zure ohiturak, lehentasunak, bizimodua eta espektatibak ezagutzeko. Hobetzeko aukerak antzeman eta proiektuaren oinarriak elkarrekin definitzen ditugu lehen bilera batean.
02 Barne diseinua eta proiektua
Definitutako beharretatik abiatuta, banaketa-proposamen desberdinak garatuko ditugu. Banaketa aukeratu ondoren, materialak, akaberak, koloreak, argiztapena eta eraikuntza-xehetasunak zehaztuko ditugu. Diseinua planoekin, erreferentzia bisualekin eta deskribapen argiekin aurkezten dizugu, erabakiak segurtasunez hartu ahal izateko.
03 Obra zuzendaritza
Gremioak koordinatzeaz, ezustekoak konpontzeaz eta obraren fase bakoitza gainbegiratzeaz arduratzen gara, proiektatutakoaren arabera gauzatuko dela ziurtatzeko. Jarraipen teknikoa eta kalitatezkoa egiten dugu, epeak eta aurrekontua kontrolatuz.
04 Altzari-hornikuntza eta dekorazioa
Proiektuak hala eskatzen badu, konjuntoa osatzen duten altzariak, ehunak, luminariak eta dekorazio-elementuak hautatzen lagunduko dizugu. Denak koherentzia estetikoa eta funtzionala izatea, eta azken emaitza pertsonala eta osoa sentitzea zaintzen dugu.