EE160
ARKITEKTURA ETA PROIEKTUAREN GESTIOA
AULESTI, 2025
BUKATUA
Etxebizitza honen eraberritze integralak eraldaketa osoa ekarri du, bai barnealdean bai kanpoaldean. Etxea berritzeaz gain, beheko solairuan txoko bat egokitu da, familiarekin elkartzeko eta gozatzeko gune gisa pentsatua. Esku-hartzeak etxebizitza modernizatzea eta jabeen egungo beharretara egokitzea ahalbidetu du, funtzionaltasuna eta erosotasuna uztartuz.

Proiektuaren gakoetako bat kanpoko eskailera moldatzea izan da. Jarduketak egiturazko esku-hartzea behar izan du etxebizitzako terraza beheko solairuko lorategiarekin lotzeko, eta lotura arinagoa sortu da barruko espazioen eta kanpoko ingurunearen artean. Lotura horrek lorategi-eremuaren erabilera indartzen du, eta etxearen kanpoaldeko bizitzari jarraitutasun handiagoa ematen dio.

Barne banaketari dagokionez, etxebizitza egongela, sukaldea eta jangela biltzen dituen espazio ireki batean antolatzen da, garbitegi independente batekin, jantzi-gela eta bainugela dituen logela nagusi batekin, beste bi logela eta bigarren bainugela batekin. Estudioaren lana, lizentzien kudeaketan eta obra-zuzendaritzan oinarritu da bereziki, prozesu osoa zorroztasun teknikoz egingo dela ziurtatuz eta exekuzioan xehetasun guztiak zainduz.