Bizulagunen komunitateetan
esku-hartzeak
Eguneratu, zaindu edo egokitu behar diren eraikinentzako soluzioak
Bizilagunen komunitateekin eta finka-administratzaileekin lan egiten dugu benetako beharrei erantzuteko: irisgarritasuna, mantentze-lanak, hobekuntza termikoak edo gune komunen erreforma integralak.
Irtenbide argiak eta teknikoki zein ekonomikoki ondo arrazoituak proposatzen ditugu, eta prozesu osoan gertuko tratu profesionalarekin laguntzen dugu, erabakiak hartzea eta proiektua garatzea erraztuz.

Interbentzio motak
- Irisgarritasuna eta atarien berritzea
Harmailak ezabatzea, arrapalak edo igogailuak jartzea, ibilbide komunak egokitzea. - Fatxadak eta estalkiak birgaitzea
Estaldura termikoaren hobetzea, patologien konponketa, eraikinaren irudiaren hobekuntza eta araudien betetzea. - Efizientzia eta erosotasuna hobetzea
Isolatzeko, arotzeria berritzeko, iragazgaizteko edo instalazio komunak hobetzeko proiektuak. - Esku-hartze puntualak edo mantentze-lanak
Eraikina egoera onean mantentzeko eta hondatze handiagoak saihesteko beharrezkoak diren obra txikiak edo proiektu teknikoak.

Nola lan egiten dugun
01 Hasierako bisita eta eraikinaren analisia
Eraikinaren egoera berrikusten dugu, datuak in situ bilatu, komunitatearen beharrak entzun eta aukera tekniko posibleak baloratzen ditugu.
02 Aurreproiektua gauzatzea
Enkarguaren lehentasunetara egokitutako proposamen tekniko argi eta bideragarri bat aurkezten dugu. Planoak, memoria eta aurrekontu orientagarri bat barne hartzen ditu.
03 Exekuzio-Proiektua
Komunitateak aurreproiektua onartzen badu, proiektu tekniko osoa garatuko dugu, lizentziak eskatzeko eta obra kontratatzeko behar diren dokumentuekin.
04 Jarraipen teknikoa eta obra-zuzendaritza
Lizentzien prozesua kudeatzen dugu eta obraren exekuzioa zuzentzen dugu, kalitatea, segurtasuna eta epeak betetzea bermatuz.