Skip links

ITURRIONDO 7
IRISGARRITASUN UNIBERTSALA
LEIOA, 2025
PROIEKTU FASEAN

Bizilagunen komunitate batentzako eginiko irisgarritasun-proiektu hau oztopo arkitektonikoak kentzeko eta sarbide unibertsala bermatzeko atariaren berritzean oinarritzen da. Eraikinak kota diferentzia du kalearen eta atariaren artean, eta alternatiba irisgarririk gabeko eskailerak besterik ez daude; gainera, 0 kotara iristen ez den igogailu bat dago barrualdean. Oztopo hauek zaildu egiten die espazioaren erabilera adinekoei, mugikortasun murriztua dutenei eta orgatxoa dakartenei.

Proposamenak esku-hartze integrala planteatzen du, atari guztia eta igogailua kale mailara jaisten dituena, kanpoko harmailak ezabatuz eta barruko espazioa berrantolatuz, ibilbide jarraitua, erosoa eta egokitua sortzeko. Diseinuak arreta berezia eskaintzen dio argiztapenari, materialei eta altzari finkoei, eguneroko erabilerarako pentsatutako estetika garaikide, iraunkor eta eroso batekin.

Helburua eraikinean bizi direnen bizi-kalitatea hobetzea da, atari irisgarri, funtzional eta abegikorra eskainiz. Emaitza; indarrean dagoen araudia eta, batez ere, komunitatearen benetako beharrak betetzen dituen espazioa. Pertsonen zerbitzura dagoen arkitektura, egunerokotasuna funtsezkotik eraldatzen duena.