JADO 6
IRISGARRITASUN UNIBERTSALA
ERANDIO, 2025
PROIEKTU FASEAN
Proiektu hau Erandioko alde zaharreko egurrezko egitura duen eraikin tradizional batean kokatzen da. Atariaren eta kalearen artean desnibela dago; gainera, harmailak daude atari barruan eta ez du igogailurik, eta horrek zailtasun handiak sortzen dizkie erabiltzaile askori etxebizitzetara sartzeko.



Proposamenak esku-hartze integral bat planteatzen du; ataria kale-kotaraino jaistea, igogailu berri bat kokatzea eta oso egoera txarrean dauden jatorrizko eskailerak ordezkatzea. Atondoaren luzera aprobetxatuko da arrapala irisgarriak sortzeko, eta ibilbide jarraitu eta egokitu hau zuzenean komunikazio bertikaleko nukleoarekin lotuko dena, non igogailu eta eskailera komunitario berria kokatuko diren, eraikinaren segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak betez.
Funtzionaltasunaren eta izaeraren arteko oreka bilatu da, estetika garbi eta garaikidea material iraunkorrekin konbinatuz. Emaitza espazio atseginagoa, seguruagoa eta irisgarriagoa da, eraikinaren barruko bizi-kalitatea nabarmen hobetzen duena.


